Abian gara

img_1807

EH 11 Kolore ekimenak Aniztasunaren Korrikaldia deitu du Korrikaren barruan eta euskararen alde eta arrazakeriaren aurkako batasun mezua bidali du.

2015ko martxoaren 23

Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko egunean:


EH 11 Kolore ekimenak Aniztasunaren Korrikaldia deitu du Korrikaren barruan eta euskararen alde eta arrazakeriaren aurkako batasun mezua bidali du. 


Euskal Herriko erakunde ezeberdinetako ordezkari, herri mugimendu, eragile eta jatorri nahiz kultura anitzetako elkarteek bat egin dute

Irunen Aniztasunaren Korrikaldiaren deialdiarekin
arrazakeriaren aurka eta euskararekin bat eginez.

Korrikaren baitan egindako 5 kilometro izan dira, kolorez eta kultur aniztasunez beteak. EH 11 Koloreko ikurra den Burubeltzek ere ez du hutsik egin, Euskal Herri anitza irudikatzen duen hamaika koloretako ardiak eraman baitu lekukoa

Fermin Muguruzarekin batera.

Aldez aurretik, parte hartzaileek argazki bat ateratu dute Bernardo Atxagaren “Minutu bateko manifestua” jasotzen zuen pankartarekin, eta “Gora Aniztasuna” aldarrikatu dute 30 hizkuntza baino gehiagotan.

Beñat Garmendia EH 11 Koloreko koordinatzailearen hitzetan:

- Gaur hemen Irunen, erakunde (Eusko Jaurlaritza, Udalbiltza, Gipuzkoako Foru Aldundia) eta elkarte ezberdinetako ordezkariak (SOS Arrazakeria, Gora Gasteiz, EH 11 Kolore) elkartu gara, Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkarko Nazioarteko egunean. Euskal Herriko kultur eta jatorri anitzetako elkarteekin batera, bizikidetza aniztasunean aldarrikatu nahi izan dugu, arrazakeria eta xenofobia baztertuz eta euskarari babesa emanez. 

- Horregatik kultura eta jatorri aniztasunaren aldeko mezua zabaldu nahi izan dugu gure herrian.

- Euskal jendartea bere jatorriaren, kulturaren edo sinismenen arabera zatikatzeko eta banatzeko eman diren saiakera xenofoboen aurrean modu tinkoan, baturik erantzun nahi izan dugu gaur.

- Era berean, bizikidetza aniztasunean eraiki eta euskara lokarri izango duen kudeaketa eredu propio baten alde lan egingo du EH 11 Kolorek.

- Gaur guztiok elkarrekin ozen oihukatu nahi dugu, Gora Aniztasuna! Gora Euskara!, Gora EH 11 Kolore!

Argazkiak

Bideo