EH 11 kolore

Poner
Descarga el PDF

Nortzuk gara

Euskal Herria 11 Kolore, gure gizartean bizi dugun jatorri aniztasunaren inguruan, hausnartu eta eztabaida sustatzeko asmoarekin jaiotako herri ekimena da. Aniztasun horrek euskal kulturari eta euskal gizarteari ekarriko dion aberastasuna dugu abiapuntu.

Ekimen hau, gure herriko, gizarte eragile nahiz erakunde ororen parte hartzeari irekia dago.

Horregatik, eremu akademiko, kultural, sozial, heziketako, sindikal … askotako pertsona askok eta askok eztabaida hau geure gizartera eramateko ekimena hartu dugu eta, aldi berean, haren partaide bihurtzekoa.