Abian gara

rueda_11

11Danbor Martxa-11KoloreFest, hedabideetan

2013ko apirilaren 30

San Telmo Museoan egin genuen Aniztasun Egunaren eta 11 Danbor Martxaren aurkezpena hedabide gehienen interesa piztu zuen.

Egunkarien artean, Diario Vascok, Garak, Berriak eta Diario de Noticias de Gipuzkoak eman zuten berri. ETBko kamarak ere bertan egon ziren eta, Gaur Egun eta Teleberri informatiboetan kronika bana atera zuten, eguerdian nahiz gauean. 

Interneten ere, oihartzun polita izan dugu. Besteak beste, Gaztezulo, Argia, Irutxuluko Hitza eta Naiz webguneek gure berri eman dute.

Horretaz aparte, EFE, Euskadi Irratia eta Radio Nacional de Espala gure prentsaurekoan egon ziren eta gaur bertan Info 7 Irratiak Xabier Mendiguren gure bozeremailea elkarrizketatu du.