Abian gara

20130321_gonbidapena_copia_1

"Aniztasunaren gida" aurkeztuko dute ostegunean Bilbon

2013ko martxoaren 19

GITE-IPES elkarteak urtero ematen duen Julio Araluze Bekari esker argitaratutako"Aniztasunaren Gida" ezagutzera emango du ostegunean Mario Zapata egileak. 

Bertan aniztasuna bere osotasunean harturik,bestelako jatorri- eta kultura-identitatearen inguruan antolatu diren eragileen erreferentzia biltzeaz gain, beste eragile batzuena ere bildu da: bestelako jatorria edota identitatea duten pertsonen zein kolektiboen egoeraren alde, baita elkarbizitzaren alde lan egiten duten eragileak ere. Hortaz, hona hemen bildutako ia 1000 eragileen erreferentzia jasotzen duen gida.

Beraz, gida hau ekarpen interesgarria izan daiteke ikuspegi honekin lan egiten duzuenontzat begira lan-tresna moduan. Baina lan-tresna izateaz gain, berez, ekarpena ere honako hau irudikatzeko: Euskal Herrian aniztasunaren inguruan dagoen errealitate bizia, bai eragileen aldetik baita egiten den lanaren aldetik ere.

Horregatik, hilaren 21ean, goizeko 11:00etan Bilboko La Bolsa auzo-etxean, izango den aurkezpenera gonbidatu nahi zaitugu.