Abian gara

imgp2058

EH 11 Koloreren eta Gora Iruñea!ren bozeramaileak, kartela erakusten.

Aniztasunaren lehen Lehiaketa Gastronomikoa antolatu dugu Sanferminetan, Gora Iruñea!-rekin batera

2014ko uztailaren 1

Euskal Herria 11 Kolore herri ekimenak eta Gora Iruñea! herri plataformak Euskal Herriko lehen Kultur Aniztasunaren Sukaldaritza Txapelketa antolatu dute. Euskal Herria 11Gastronomia Txapelketa San Fermin jaietan egingo da.

Uztailaren 14an egingo da lehiaketa, Jai Gunean, honako helburuekin: gure lurraldeko etxeetan egiten den  gastronomiaren kultur aniztasuna azalaraztea eta, bide batez, jatorri ezberdineko pertsona, talde eta elkarte guztiei Jai Gunera gonbidatzea, bertan jai giroan egun pasa egitera.

Egingo diren janariak salgai egongo dira euro 1-en truke. Dastatzaile guztiek botoa eman ahal izango dute, platerik hoberena zein den hautatzeko. Lehiaketa eta dastapena goizez zein arratsaldez izango da, egun horretan Jai Gunean egingo den kontzertuekin koinzidituz.

Izen-ematea debalde da eta profesional ez diren sukaldariei zuzenduta dago. Boto gehien lortzen dituen jakiak txapela, trofeoa eta 500€ jasoko ditu. Bigarrren saridunak 200€ jasoko ditu, eta hirugarrenak, 100€.

Gora Iruñeak!-ek prestatutako Sanferminetako egitarauan, uztailaren 14an Jai Gunean egingo diren ekitaldi guztiek gure lurraldeko kultur aniztasuna izango dute ardatz, horien barruan haurrentzako jarduerak eta gaueko musika emanaldiak.

Txapelketaren oinarriak