Abian gara

marrazkia2_koltx

Ostegunean, Bilboko Moyua Plazan, 19:45tan, Aniztasunaren Kilometroa abiatuko da.

Arrazismoaren kontra eta Aniztasunaren alde, Korrika-ra!

2013ko martxoaren 19

Euskal Herria 11 Kolore herri ekimenak Korrikaren 18. edizioan parte hartu eta babesa azaldu nahi dio euskarari.

Gure jatorria edozein dela, Euskal Herrian euskarak batzen gaituela aldarrikatu nahi dugu eta hori bera irudikatu nahi dugu aurtengo Korrikan.

Horregatik, Martxoaren 21ean, Nazioarteko Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako egunean Bilboko karriketan egingo du korrika EH 11 Kolorek. Aniztasunaren kilometroan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

Kilomteroaren xehetasunak ondorengo hauek dira:


EH 11 Koloreren kilometro zenbakia 1787 izango da.
Lekukoa hartzeko lekua Moyua Plaza.
Lekukoa hartzeko ordua 19:44 (15-20 minutu lehenago egotea komeni da).


Lekukoa gure ekimenaren bozeramaileak diren Xabier Mendiguren eta Samira Goddik eramango dute.