Abian gara

Astelehenean aurkeztuko da Nafarroan EH 11 Kolore

2013ko azaroaren 25

Euskal Herria 11 Kolore Nafarroan aurkeztuko da hurrengo astelehenean, abenduaren 2an. Hiritar ekimen hau gure gizartean bizi dugun jatorri aniztasunaren inguruan hausnartu eta eztabaida sustatzeko asmoarekin jaio zen orain urtebete. Aniztasun horrek euskal kulturari eta euskal gizarteari ekarriko dion aberastasuna du abiapuntu. Iruñean Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan egingo dugun ekitaldian, hurrengo pausuen berri emango dugu.

Agerraldia 12:00etan hasiko da, Hizkuntza Eskolan (Calderería 11, IRUÑEA). Bertan, Xabier Mendiguren Bereziartu eta Leire Olza EH 11 Kolore-ren bozeramaileek hartuko dute parte.