Abian gara

photo

Justo Ezenarro eta Iñaki López de Agileta (Kultur Saileko ordezkariak), Xabier Mendiguren gure bozeramailearekin.

Bilboko Udalean bi bilera izan ditugu gure burua aurkezteko

2014ko otsailaren 5

Euskal Herria 11 Kolore herri ekimenean aurrera jarraitzen dugu bilerekin, gure egitasmoak ezagutzera emateko asmoz. Horretan kokatzen da berriki Bilboko Udalan izan ditugun azken bi batzarrak.
Alde batetik, pasa den astean, Xabier Mendiguren bozeramailea eta Beñat Garmendia koordinatzailea Bilboko Udaleko Berdintasuna, Lankidetza eta Hiritar Saileko Idoia Uriarte eta Claudia Emmanuelekin batera egon ziren bilduta. Beste alde batetik, Kultura Saileko Iñaki Lopez de Agileta eta Justo Ezenarrorekin izan dute beste batzar bat aste honetan bertan.
Bilera hauetan, EH 11 Kolore ekimena aurkezteaz gain, Bilbon 11 Kolore Fest Jaialdia aurrera eramateko aukeraz mintzatu ziren gure ordezkariak, beti ere hirian jada lanean ari diren eragile eta herri mugimenduekin elkarlana sustatuz. Mendigurenek eta Garmendiak elkarlanerako ateak irekitzeko beharra aipatu zuten, Bilbo Euskal Herriko hiriburu populatuena eta era berean kosmopolitena bait da.

EH 11 Kolore ekimenak izan ditu lehenengo hartu emanak Bilboko auzo elkarte eta beste zenbait eragileekin. Aurten Jaia guazatzeko aukerarik egongo ez balitz, 2015. urtera atzeratu liteke, gauzak ondo bideratzeko.