Abian gara

med_jtk_9120

Aurten Donostiaz gain, Iruñean eta Nafarroa Beherean ere egingo dugu Aniztasunaren Festa.

Donostiako Aniztasunaren Festa hasi gara prestatzen

2014ko otsailaren 20

Donostiako Aniztasunaren Festa prestatzen hasi gara dagoeneko. Gipuzkoako Etxe Erregionalen Federazioarekin izan dugu bilera eta geure festak batzea erabaki dugu. Beraz, aurten, Aniztasunaren Eguna izan ordez, Aniztasunaren Asteburua izango da eta hauek izango dira ekitaldi nagusiak: larunbatean, maiatzaren 31an, Danbor Martxa; igandean, ekainaren 1ean, Etxe Erregionalen Festa; eta asteburu osoan, 11 Pintxo 11 Zapore ekimena.

Iruñean eta Heletan, ere bai

Aurtengo nobedadea izango da bai Iruñean, bai Nafarroa Beherean ere, Aniztasunaren Festak ospatuko ditugula.

Iruñeako data ez dago itxita oraindik, baina lotu bezain laster, ezagutzera emango dugu. Bestalde, Nafarroa Behereko zita Euskal Herria Zuzenean festibal barruan izango da, ekainaren azken asteburuan.

Hasi gara dagoeneko lanean eta zuen kolaborazioa ongi etorria izango da. Daukagun jatorri daukagula, eskubide berberak, bete-behar berberak eta aukera berberak erreibindikatzeko prest gaude. Aurten ere Gora Aniztasuna! ozena aldarrikatuko dugu.

Zuen ekarpen guztien zain gaude, eta zuen danborrekin Aniztasunaren Festan parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu hemendik.