Abian gara

p1000741senegal2

M'Lomp euskal-senegaldar elkarteak 11 Danbor Martxan parte hartuko du

2013ko maiatzaren 28

Afrikako erritmoek ez dute kale egingo datorren larunbatean Donostian izango den 11 Danbor Martxan. M'Lomp euskal-senegaldar elkarteak, beste talde askok bezala, baieztatu du kultur aniztasunaren aldeko festan parte hartuko duela.

2003 urtean sortua, M'Lomp elkarteak 70 kide ditu gaur egun, eta gehienak Durangaldean eta Lea Artibain bizi dira. Eskualde hauen bizitza kulturalaren alde lan egiten dute, erakustaldi eta ekitaldi askotan parte hartuz. Eurentzako, abestia poza erakusteko tresna bat da. Beren musika eta dantzekin, auzokideak maiteminduta dauzkate.

"Geuk bilatzen duguna euskal gizartean integratzea da; gainera, hemen erraztu egin digute bidea eta eskertu behar diegu hori", dio Hyacinthe Manga elkartekideak. Emanaldiekin lortzen duten dirua Senegaleko behardunei bidaltzen diete. "Gure jatorrizko herrialdean egitasmoak garatzeko erabiltzen dugu dirua. Zorte handia dugu hemen bizitzeagatik, baina gureak ez ditugu ahazten".

M'Lomp-koek Durangon dute kokalekua. Bertan, Senegaletik etorritako 102 lagun bizi dira. "Elkartekideen seme-alaba asko Durangon jaio dira eta euskal kulturarz aberasten ari dira. Baina ez dugu nahi euren erroak ahaztea; beren jatorria erakusten diegu eta, bide batez, durangatarrei ere azaltzen diegu.