Artikulu bilatzaile

Begiradak

Parte hartzeko eta eztabaidatzeko gunea. EH11Kolorek ez du zertan egilearen iritzi berekoa izan.

basquehotelha

"Basque Hotel", euskal emigrazioari buruzko dokumentala

2013ko azaroaren 19

Autor: Josu Venero

Basque Hotel Estatu Batuetatik egindako road movie da. Euskal emigrazioari buruzko begirada orokorra ematen du, elkarrekin gururatzen diren istorio eta testimonioen bidez. Mendebaldeko Amerika zaharreko eremu zabaletan zehar (Nevada, Idaho eta Kalifornia) abiatzen da eta New Yorkera heltzen da.

Josu Venerok zuzenduta,  Robert Laxalt, Bernardo Atxaga, Asun Garikano, Joseba Zulaika eta Kirmen Uribe azaltzen dira, gune errealak eta fikizioak sortzen eta Estatu Batuetako euskal komunitatearen bizipenak kontatzen. Protagonista horien testimonioek bidaia bi marrazten dituzte: Euskal Herritik Estatu Batuetara eta Basque Hoteletik Guggenheim Bilbao Museora doazen bidaiak.

2012an estreinatu zen telebistan. Orrialde honetan ikusi dezakezue.