Artikulu bilatzaile

Begiradak

Parte hartzeko eta eztabaidatzeko gunea. EH11Kolorek ez du zertan egilearen iritzi berekoa izan.

Mathieu de Costa, euskarazko itzultzailea XVII. mendean

2013ko irailaren 10

Autor: HiddenBlackHistory channel

Mathieu de Costa Kanadara heldu zen lehenengo beltza izan zen, hango historiagileen arabera. Afrikan jaio omen zen, baina jatorri europearrak eta afrikarrak zeuzkan. Gaur Kanada den lurraldean, europearren eta bertabatiarren artean itzultzaile lanetan ibili zen. Han gehien mintzatzen zen hizkuntzetako bat pidgin zen. Pidgin euskara eta Miq'mak eta Montagnais jendeak hitz egiten zuenaren nahasketa bat zen. Eva Encinasek berari buruzko idazki interesgarri bat argitatu zuen Nabarra aldizkarian.