Artikulu bilatzaile

Begiradak

Parte hartzeko eta eztabaidatzeko gunea. EH11Kolorek ez du zertan egilearen iritzi berekoa izan.

Sara Mchichou: “Otoizlekuak etxebizitzetako eraikinetan ez jarri ahal izateak erlijio minorizatuak marginatzea dakar”

2013ko urriaren 17

Autor: Info 7 irratiak

Enviado por: Info 7 irratiak egindako elkarrizketa

Gurtzarako zentroen hedapena mugatu du Bilboko Udalak. Hiriburuko etxebizitza eraikinetako erabilerei buruz Hiri Antolamendurako Plan Nagusiak dakarren artikulu bat aldatzea onetsi du. Horrela, eraikin horietako beheko solairuetan ezin izango da otoizlekurik jarri. Erabakiak kezka sortu du euskal komunitate musulmanean. Eusko Islamiar Kontseiluko Sara Mchichou-rekin hitz egin du Info 7 irratiak.  “Otoizlekuak etxebizitzetako eraikinetan ez jarri ahal izateak erlijio minorizatuak marginatzea dakar”, esan du honek, beste kontu batzuen artean.