Berriak

5632es

Aniztasunaren Astea ospatzen ari dira Astigarragan

2014ko maiatzaren 19

Gaurtik aurrera eta larunbata bitarte, Astigarraga Aniztasunaren Astea ospatuzen ari da ekintza desberdinekin. Gaur bertan herriko tabernetan argazki erakusketa bat zabalduko da eta aste osoan zehar egongo da ikusgai.

Asteartean eta asteazkenean Balta txuria, balta beltza. Urumearen zurrumurrua dokumentala proiektatuko da. Lan hau Astigarragako ijitoen kanpamentuan grabatu zuen SOS Arrazakeria taldeak. Lehenengo saioa Jubilatuen Etxean izango da 18.00etan eta egun bat beranduago Gaztelekuan botako dute 18.30ean.

Ostiralean mahai-inguru bat egongo da udaletxean 19.00etan Gu, jatorri anitz, herri bat izenburupean.

Jaialdi nagusia larunbatean Joseba Barandiaran plazan egingo da. Bertan, 12.00etatik 14.00etara, hainbat herrialdetako musika kontzertuak egongo dira, baita euskal doinuak ere, eta janari erakusketa eta dastaketa egongo da.

Egitaraua, hementxe.