Berriak

gazteenerronkak

"Aniztasunaren kudeaketa estaturik gabeko nazioetan" izenburuko ikastaroa egingo dute Eibarren

2014ko ekainaren 26

"Aniztasunaren kudeaketa estaturik gabeko nazioetan" izenburuko ikastaroa egingo dute Eibarren uztailean, Udako Ikastaroen barruan. Uztaileran 6ra arte egongo da zabalik matrikula eta ikastaroa Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatua da.


Edozein jendarte konplexu batean, jatorri, kultura, hizkuntza, erlijio eta, orokorki, identitate aniztasunaren kudeaketa erronka handia da. Zer nolako eragina du minorizazio ezaugarri honek migrazio fenomenoen ondorioak eta gure aniztasuna kudeatzerakoan? Nola egin uztartzeko gure herritarren guztien identitateak, kulturak, hizkuntzak…, espazio partekatu komun batean, bazterketarik gabeko kultura publiko komun eta barne-hartzaile batean? Nola egin gure herri hau bere aniztasunetik ere denon artean eraikitzeko eta eraikuntza prozesu horretara jatorri anitzeko euskal herritarrak erakartzeko? Zer nolako eragina izan dezakete fenomeno hauek Euskal Herriaren burujabetza eta nazio eraikuntza prozesuetan?