Berriak

Ekaina, aniztasunaren hilabetea Pasaian

2014ko ekainaren 4

Ekainaren 1ean Euskal Herriko Aniztasunaren eguna zela eta,  Pasaiako Udalak  ekitaldi batzuk antolatu ditu ekainean zehar, aniztasunean bizi garela eta aniztasuna gure gizartearen altxorra dela aldarrikatzeko.

"Jatorri ugaritako paisaitarrak, egun oroz, eraikitzen ari gara gure herria. Izan ere, pasaitarren %27 inguru Euskal Herritik kanpo jaioak gara. Euskaraz gain, bost kontinenteetako hizkuntzak erabiltzen dira gure kaleetan, eta elkar ulertzen dugu", esan du Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak. "Aurten, Pasaian, aniztasunak emakume ahotsa du, emakumeen ahotsa inoiz baino gehiago entzun behar delako. Kolore guztietako ahotsak eta askotarikogogoetak plazaratuko dira gure herrian. Beraz, pasaitar guztiok gonbidatuta gaude ekitaldi horietara, elkarrekin eta ozenki esan dezagun: Ni ere pasaitarra naiz!"