Berriak

ikuspegiak

Kultura eta erlijio aniztasuna aztertuko dute "Immigrazioa eta integrazioa EAEn" 3. Jardunaldietan

2013ko azaroaren 6

Inmigranteen kolektiboaren integraziorako mekanismoaren ezagutzan sakontzen jarraitu nahi dute "III Immigrazioa eta integrazioa EAEn. Kultura- eta erlijio-aniztasuna" jardunaldietan. Ikuspegi@k-ek, Immigrazioaren Euskal Behatokiak,  eta Biltzen-ek, Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuak, antolatu dute, Eusko Jaurlaritzako Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzaren laguntzarekin.

Jardunaldiak azaroaren 14an eta 15ean egingo dira, UPV/EHUko Paraninfoan. (Abandoibarra Etorbidea, 3. BILBO)

Integrazioaren ikuspegi materialarekin lotutako alderdiak aztertu dituzte aurreko urteetan, eta aurten integrazioaren aniztasuna izango dute gogoetarako gaia, eta aniztasun horren ondorioei eta mugatuei erreparatuko diete. Era berean, erlijio-aniztasuna eta bere kudeaketa aztertuko dituzte, eta bereziki Europako testuingurua eta Islama.

Jardunaldi hauek "inmigrazioaren inguruko interesa duten pertsona guztiei zuzentzen zaizkie". 

Esteka honetan kontsulta daiteke egitaraua.