Berriak

jodedera

La Jodedera talde euskal-kubatarrak disko berria atera du

2014ko urtarrilaren 10

La Jodedera taldeak musika bidaia proposatzen du estudioko bere bigarren diskoan. 'Karibe Kantauri Kantari' (auto-ekoizpena) izeneko lana taldearen iraupen luzeko bigarren emaitza da, eta bertan, hamaika kantu berri proposatzen dira: dantzagarriak, beroak ...xuabe naiz eroak. Tartean, euskal herriko kantu ezagunenen bertsio kubatarra, edo kubatar kantu tradizionalen euskal moldaketak ere badaude.

2009. urtean sortu zen La Jodedera musika egitasmoa. Jon Txorromorro (gitarra, ahotsa eta txotixea) eta Jon Oiartzun (baxua) euskaldunak, eta Mandi Cienfuegos (perkusioa eta ahotsa) eta Oscar La Habana (treseroa) Kubatarrak bat egitean.Aurretiaz, musika egitasmo ezberdinetan arituak,  eremu berri batean bidaiatzen dute La Jodedera sortzearekin batera. 

Sarri esan ohi da Euskal Herrian ez dela dantzarik egiten. Eta agian, arrazoi dute. Alta, La Jodedera taldearen 'Karibe Kantauri Kantari' entzun eta gero, barra ondoan geldirik geratzeko aitzarik ez dago. Beraz, mugi gerriak euskal-kubatar erritmo beroekin.