Berriak

donostiakoemakumeenetxea

Emakumeentzako kulturarteko elkarrizketak izango dira bihar Donostian

2013ko urriaren 30

Bihar, urriaren 31an, Kulturarteko elkarrizketak izango dira Donostiako Emakumeen Etxean (Okendo kalea, 9), 18:00etatik 21:00etara. Euskal kulturaren topaketak ekainean hasi ziren eta hauek azkenak izango dira. Jatorri ezberdineko emakume guztiei zuzenduta dago. Beti bezala, elkarrekin partekatzeko pintxo batzuekin eta musika onekin bukatuko dute jardunaldia.

Euskal Kulturaren inguruko topaketa hauek Garaipen elkarteak eta Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak antolatu dituzte..