Berriak

astra_barria

Migrazioa eta aniztasun kulturalaren inguruko jardunaldiak, Gernikan

2013ko azaroaren 10

"Migrazioa eta aniztasun kulturalaren inguruko jardunaldiak" egingo dituzte azaroaren 11tik 15era, Gernikan, Astra kultura sormenerako lantegiak antolatuta.

Astelehenean, San Frantzizko Koordinadoraren elkarbizitzarako esperientzia onen aurkezpena egingo dute. Asteazkenean, Bizin naizen lekutik dokumentalaren bideoforumari ekingo diote. Dokumental horrek egun Gernikan bizi diren pertsonen bizi esperientziak kontatzen ditu. Ostiralean, etorkinen aurkako zurrumurruei aurre egiteko ideiak planteatuko dituzte. Aldi berean, Gernikako “Zurrumurrurik ez” sarea martxan jartzeko proposamena aztertuko da.

Egitarau osoa kontsulta dezakezue hementxe.