Berriak

arroces_kartela_1920

Munduko Arrozak ospatuko dira ekainean zehar Euskal Herriko hainbat hiritan

2014ko ekainaren 11

Hilabete osoan zehar, Munduko Arrozak egingo dira Euskal Herriko hainbat hiritan. Horien artean, ezagunena Bilboko San Frantzisko auzoan egiten dena da eta hori larunbatean -ekainak 14- egingo da. Donostiakoa, berriz, ekainaren 21ean egingo da eta Gasteizko Alde Zaharrekoa -Zaramagan beste bat ospatuko dute irailean-, 22an izango da.

Gure lurraldearen aniztasunaren balioa ospatzeko, bertan parte hartzera animatzen zaituztegu.