Berriak

roma_flag

Rrom Herriko Nazioarteko Egunaren aurrean, hainbat elkartek egindako komunikatua

2014ko apirilaren 4

1971-2014
KOMUNIKATUA

Orain dela 43 urte, 1971ko apirilaren 8an, Ijito-Herriaren mundu mailako lehen Kongresua ospatu zen Londresen, zeinetan Ijito-Herriaren bi sinbolo garrantzitsuenak ofizialak egin ziren: himnoa eta bandera. Ordutik, geroz eta pertsona, elkarte eta erakunde publiko gehiago ari dira gaur egun RROM HERRIKO NAZIOARTEKO EGUNA bezala ezagutzen den ospakizunean parte hartzen.

Hala ere, Europarentzako momentu hain gogorrak izanda, arrazismo gogorrenak printzipio demokratikoak suntsitu egiten ditu, gorroto eta konfrontazioa bultzatuz. Honi aurre eginez, gure ospakizuna Ijito-Herriarenganako solidaritatea, errespetua, batasuna eta errekonozimenduarekin aldarrikatua dago, Europako zenbait herrialdeetan baztertua, suntsitua eta jarraitua izaten jarraitzen duelako teorikoko pertsonon babeserako egindako eta legedi arloan artikulu itxura bezala mozorrotutako arrazoiketa neofaxisten bitartez. Horregatik dokumentu honen izenpetzaileak, ondorengoa adierazi nahi dugu:

1. Ijito Herriaren kontrako edozein bortizkeria-motaren aurrean gure arbuiatzea.

2. Ijito-Herriak ia 600 urteko historia duela Euskal Herrian; hau dela eta hemen lan egiten duten eta bizi diren pertsona ijitoak bertako parte bezala kontsideratzearen beharra azpimarratu nahi dugu, baina berezko hizkuntza eta kultura dutela ere kontuan hartuz.

3. Ijito-Herriaren egoeraren hobekuntzari eragiten dioten gaiak faktore anitzekoak izanik, erakundeen eta entitate sozialen elkarlana ikusten dugu hauei erantzuteko bide bakarra, bereziki gizarteko parte ahulenei errudun bezala seinalatzea baino besterik egiten ez duen krisi ekonomikoko une honetan.

4. Gure aldarrikapena, Europa barruan 600 urte baino gehiagotan gure kulturaren presentzia, izan eta gero, foro desberdinetan gure ordezkariak eduki nahi ditugu gure herrira zuzenduta dauden egitasmo eta politikak eztabaidatzeko.

5. Publikoki adierazi nahi dugu itxaropen handiak ditugula Europako hurrengo hauteskundeetan hautatutako ordezkari politikoengan, gure mezua entzuteko, gure eskubideak bermatzeko eta Europako erakundeetatik herri guztietako errekonozimenduaren alde borroka egin dezaten, politika inklusiboa garatu eta arrazismoaren kontra borrokatuz.

6. Aldi berean, bidezkoa den kausa bateri laguntza eskaintzen dieten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, batez ere, Ijito-Herriak gizartean dagokion tokia hartzeko laguntza eskaintzen duten guztiei.

SASTIPEN THAJ MESTIPEN

OSASUNA ETA ASKATASUNA

KAMELAMOS ADIQUERAR - SIM ROMI - KALE DOR KAYIKO - AGIFUGI.