Berriak

jatorkin_1

Tolosan bizi diren jatorri ezberdineko gurasoentzako eskolak antolatu dituzte

2013ko azaroaren 4

Etorkinen aldeko Tolosako JATORKIN Elkartea “Familia etorkinen prestakuntza, laguntza eta integrazioa ikastetxeetan” proiektua ari da gauzatzen, eta horren barnean, programa honen zerbitzuak eskaini nahi dizkie zure ikastetxeko guraso etorkinei. Programak doaneko hainbat zerbitzu jartzen ditu eskuetan. 
  
Hauek dira zerbitzu horiek: Guraso Eskola (seme-alabekin etortzen diren gurasoek haurrak dinamizatzeko zerbitzua izango dute), astean behin gurasoak orientatzeko zerbitzua, oinarrizko bulegotikari buruzko eskolak, eta hezkuntza, aniztasun,... arloko gaiak jorratzeko elkartuko den ieztabaida taldea. 
  
Zerbitzu bat erabiltzeagatik eta gozatzeagatik ez dago halabeharrez besteetan parte hartu beharrik. Bakoitzak behar duen edo interesgarri iruditzen zaion zerbitzura jo dezake. Erabiltzaileek eta Ikasleen Ama eta Aiten Elkarteak eskatutakoaren arabera moldatuko genituzke zerbitzu horiek. 

Izena ematieko: JATORKIN etorkinen aldeko elkartean:

Emeterio Arrese kalea, 2. Tolosa.

Telefonoa: 943 507 747 Mugikorra: 685 757 370 / 688 844 006

E-maila: jatorkin@hotmail.es