EH 11 kolore

Poner
Descarga el PDF

Helburuak

Euskal Herriko herritar guztien eskubideen, betebeharren eta aukeren berdintasuna defenditzea, haien jatorria edozein dela ere, jatorri edo identitate arrazoiengatik izan daitekeen edozein diskriminazio egoera arbuiatuz, eta hura gainditzeko lan eginez.

Euskal gizartearen kultura aniztasuna babestea eta sustatzea, berezko balio gisa, joera uniformatzaile eta asimilatzaileen aurrean.

Jatorri askotako euskal herritarren arteko topaketako, elkarrekintzako eta elkarlaneko esparruen alde egitea, gure aniztasuna ikusgai bihurtuz, eta elkar ezagutzako dinamikei bide emanez, elkarrekiko errespetua eta onarpena lortzeko.

Gogoeta, elkarrizketa eta etengabeko eztabaida bultzatzea euskal gizarte osoan, bizikidetza eraikitzeko asmoz, geure aniztasunetik abiatuta, denok parte sentituko garen gizartea osatuz.